OHARRA: Uztailaren 20tik abuztuaren 31era online dendan egiten diren erosketen bidalketak irailaren 1ean egingo dira. Oporretara goaz!
PIRRITX ETA PORROTX SUKALDEAN
18,00€/u
stock. 15
REF. 1000107
Errezetak eta ipuinak tartekatzen dituen liburua.
Kaixo, azak eta kalabazak!
Sukaldea da guretzat etxeko lekurik dibertigarriena, janaria prestatuz eta ondo baina hobeto pasatzen dugulako. Eta, gainera, norberak presatatutakoa askoz ere goxoagoa da.
Liburu honetan errezeta erraz-erraz batzuk proposatzen dizkizuegu, gurasoekin edo aiton-amonekin batera egiteko. Oso errezeta osasuntsuak dira.
Bapo afaldu ondoren, ez dago ipuin bat irakurtzea edo entzutea bezalakorik. Horregatik, janarien inguruko ipuin polit batzuk ere kontatzen dizkizuegu hemen.
