Katxiporreta
bonberoportada4

CD DVD / Pirritx Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga

REF. 12345

11 abesti, 12 ipuintxo eta zenbait, erreportai, bideklip eta lipdubdituen  CD DVD

2) IRRIEN LAGUNAK

4) ALAI ELKARREKIN

6) RIKI RIKI

8) EUSKAL TXIRRITA

10)MAKETUME 

12) ABORDATZERA

14) MAITE ZAITUT, AMATXO

16) BONBERENEA

18) KLUBA

20) TXIS PUN, KORRIKA!

22) MAITE ZAITUT

ERRONKA. Bonberenearen ibilbidea hitz bakar batean azaldu beharko bagenu, ziurrenik etxe honetan gabiltzanok horixe aukeratuko genuke: erronka Bonberenea bera, jaio zen une berberetik erronka bat delkao, eta halaber, hamalau urte luzetako bidai honek erronkaz jositako ibilbide batetik diharduelako. Erronkei aurre egiteak eta gainditzeak egin gaitu orain garena, eta gauza bera gertatzen da gure etxeko txarangarekin.

Dagoeneko urte dezente igaro dira musika tramankuluak hartu eta kalera irtetea erabaki genuen lehen “txapuza” hartatik  (2003. Urteko Bonberenearen urteurrena ). Zortzi urte hauetan makna tokitan jotzeko aukera izan dugu eta, horri esker, lagun mordoa egiteko parada. Aipagarriak adibidez, Euskal Herriko hainbat eta hainbat gaztetxeetan eskainitako ekitaldiak (2005. Urtean Gazteizko Gaztetxe Egunean izan ginen). Edo 2008an Iruran Ospatu zen Kilometroak abstian izan genuen partehartzea (Desordutan taldaren kanta, alegia) Ezin ahaztu B.E.C delakoan emandako bi emanaldiak (aurrekoa 2009an) edota 2010ean GOSE taldearen bildumarako grabatutako Eutsi. 2011 Irrien Laguna Kluba aurreneko 1. Jardunaldian Usurbilen.

Denbora tarte honetan egin ditugun lagunen kopurua zenbagaitza den arren, batzuek aipatzekotan, horiek dira diska honetako protagonista diren Pirritx, Porrotx eta Marimotots  lirateke (gainontzeko guztiak ahaztu gabe noski) Txaranga bera jaio baino lehen ein zuten aurreneko agerraldia Bonberenean 2002ean eta harrezkero gurekin mantendu dute harremana paregabea izan da.

Horri esker izan dira posible orain arte batera egin ditugun lanak 2006ko Maite Zaitut DVDtik hasi eta aipatutako GOSEren bildumako kanturaino tartean bi kalejira egin genituelarik bata 2006an (Maite Zaitut DVDa) bigarrena orain dela gutxiago 2010eko Sanjoanetan. Bonberonea Sutan Kalejiran.

Izan ere, helburu amankomunekin egindako ibilbidea izan da orain arte pailazoek eta txaranga burutu duguna: Azken finean eurek sudur gorriekin eta guk instrumentoekin, sormena eta artea ulertzeko modu bakarra dugu autogestioaren bidez errealitate aldateko nahia, orain arteko ibilbidean batera mantendu gaituen elemnetu garrantzitsuena (eta jarrai dezala hórrela urte askotan!).

Eta kimika badagoelako, sintonía berezi bat sortu delako piromanoen eta Euskal Herriko pailazo ospetsuenen artean, daukazu orain esku artean diska hau. Naturala suertatu den prozesu baten gailurra da, orain arte jarraitu dugun bideak berak eskatzen zuen zerbait: diska batean isladatzea Txaranga eta Pirritx Porrotx eta Marimototsen arteko harremana. Eta baita bertan parte hartzen duten beste hainbat lagunena. Bonberenea Txarangak orain arte izan duen erronkarik garrantzitsuena da hirugarren diska hau. Erronkei aurre eginez eraikitzen dugun bideari jarraitzen diogulako.

 

 

On egin!!