xxx
2020/04/04
18:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots + Aguraingo Lautadako eta Orioko Danbolin Musika Eskolako Orkestra.

“Algara eta jolasen bidez, bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonahi musika dagoela erakustea da asmoa kontzertu honen bidez. Musikak, soinuek eta melodiek inguratu egiten gaituztela, alegia.

Ia ordubeteko saioan, jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak, musikaren erritmoan Xabier Zabala eta Lautadako eta Danbolin Musika Eskolako Orkestrako kideekin batera. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.”

*Xabier Zabalak eta Imanol Urbietak ondutako kantak, Joxan Ormazabalen eta Pirritx eta Porrotxen hitzak.

Sarrerak salgai, goizetan Orioko Kultur etxean eta arratsaldetan Musika Eskolan.

Argibide gehiagorako ORIOKO MUSIKA ESKOLAKO telefonoa duzue hauxe: 943-833727

 

Ohar garrantzitsua

Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.

2 erantzun

  1. Ainhoak dio

    Kaixo. Interneten ez dira jarriko salgai sarrerak Oriotik urrun bizi garenok erosi ahal izateko?

  2. Katxiporretak dio

    Kaixo Ainhoa.
    Ikuskizunen sarreren kudeaketa antolatzaileei dagokie. Kasu honetan, Orioko Udala da antolatzailea. Deitu bertara eta argituko dizute: 943 83 03 46
    Eskerrik asko eta laster arte!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.