xxx
2021/12/30
18:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots – KUIKUI ikuskizuna.

Ondarroako Udalak KUIKUI ikuskizuna antolatu du.

Covid-19 dela eta, aurtengo ikuskizuna aforo OSO MURRIZTUAZ egingo da.

Horregatik,

  • Sarreren banaketa ZOZKETA bidez egingo du eta soilik Ondarroan bizi diren umeek parte hartu ahal izango dute zozketan (datu hau Udalak egiaztatuko du). Zozketan parte hartzeko 2 MODU egongo dira:
    • Ondarroako ikastetxeetan ikasten duten umeek beraien ikastetxeetan izena emanez.
    • Ondarroatik kanpo ikasten duten umeek Turismo bulegoan izena emanez.

lzena emateko epea abenduaren 9an hasiko da, eta abenduaren 16an 14:00etan amaitu. Abenduaren 20an jakinaraziko da sarrerak zeini egokitu zaizkion, eta nora joan beharko den sarrerak jasotzera.

  • Umeentzako ikuskizuna izanik, udalak lehentasuna hauei eman nahi die, horretarako, ume bakoitzeko heldu bakarra joatea gomendatzen da.
  • Gehienez 4 sarrera eskatu ahal izango dira, ahal den neurrian proportzioa mantenduz (3 ume + nagusi bat).
  • Prezio bakarra ezarriko da “kantxatik zein “harmailetatik” ikusteko: 5 €

Ohar garrantzitsua

Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.