xxx
2009/12/23
16:30

Ohar garrantzitsua

Saioetako sarrerak antolatzaileek kudeatzen dituzte.

5 erantzun

  1. Miren Etxenike Alberrok dio

    Abenduaren 23an Ategorrietan emango duzuen emanaldira joan nahi genuke, baina zalantza batzuk dauzkagu, honakoak dira:
    . Lekuari dagokionean: Ategorrietako eskolaz ari garenean Zurriola ikastolak Donostiako Ategorrieta auzoan duen eraikinari buruz ari al gara?
    . Sarrerak erosi nahi izanez gero norengana zuzendu beharko genuke? Non eros genitzake sarrerak?
    . Haur txiki txikiek ere ordaintzen al dute sarrera (urtebete baino gutxiago dutenek esaterako)?

    Sarrerak berehala agortzen direnez, eskertuko nizueke ahalik eta lasterren erantzungo bazenidate. Aldez, aurretik eskerrak emanaz

    Miren

  2. pirritxek dio

    Aupa, Miren:
    . Ategorrietako saioa Ategorrietako Eskolan da, Zuhaizti Eskola Publikoaren eraikinean.
    . Sarreren kontuaz Intxaurrondoko euskara taldea arduratzen da.
    . Saioa ikustera doazen haurrek bakarrik ordaintzen duten, besteek siesta goxoa egingo dute eta!
    ANIMO! MUAK!

  3. Marisak dio

    Kaixo,
    Gu ere interesatuta gaude datorren 23an Ategorrietan emango duzuen emanaldiarekin. Ez gaude ziur non dagoen Zuhazti Eskola Publikoa, Villa Sacramentoren ondoan dagoena da?
    Nortzuk dira Intxaurrondoko Euskera Taldea? eta Irundik nolo posible dugu beraiekin harremanetan jarri? Telefono edo helbideren bat ba al duzue?
    Mila musu eta laister ikusi arte.

  4. Oihanak dio

    Kaixo!!
    Ni ere semea eta laguntxo bat saio honetara eraman nahi ditut. Bilaka eta bilaka ez cut aurkitzen antolatzaileekin harremanetan jartzeko modua.

    Ba al dakazue emailik edo telefonik? Idatzi dutenei… ahal izan dezute sarrerak erosi? Nola?

    Eskerrik asko denagatik. Pirritx maitagarria zara.

    Muxutxu pilo bat,
    Oihana

  5. pirritxek dio

    Aupa! Ategorrietako eskola aldameneko jubilatuen egoitzan saldu dituzte sarrerak. Badakigu lehenengo saiorako ez dela alerik libre, eta bigarren saiokoen berririk ez dugu. Animo!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.