Datorren asteazkenetik iganderarte katxiporretarrok, DURANGOko AZOKAn izango gara.
Abenduaren 6an, asteazkena, Jose Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Merche Rodriguez, 16:30etan Areto Nagusian izango dira “30 urtez pailazoen irrigintzan” solasaldian.
18:00etan gure Artekaleko postuan Pirritx, Porrotx eta Marimotots disko, dvd eta liburuak sinatzen, muxuak eta besarkadak ematen eta argazkiak egiten egongo dira.