Gora Irrien Lagunen Kluba! Arg.BERRIA

Proiektu berri eta kilikagarria abiarazi dugu pailazook, Elkar argitaletxearekin eta Berriataldearekin elkarlanean: IRRIEN LAGUNEN KLUBA.

Pazientzia handia izan duzuela dio Pirritxek, bere berrien zain urtebete luzea igarota. Pailazoak, alabaina, oholtzara bueltatzeko eta irrien lagunei askoz gehiago eskaintzeko prest gaudela esatera gatoz. Pupu eta Lore jaio dira! Jada martxan da ‘Ongi Etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna, eta izen bera duen CDa ere kalean da: Familia handituta, denok izango gara agertokian, eta kanta hauek zuzeneko musikaz abestutuko ditugu. Lagun zirraragarriak izango ditugu bidaide: Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, Martin Bertso… Guztiok osatzen dugu Irrien Lagunen Kluba. Badugu lehendakaria ere! Lehendakaria, zaindaria eta maskota, Lagun txakurra.

Zu ere egin zaitezke kide! Nola? Irria aldizkarian harpidetza eginez  eta irrienlagunak.com webgunean izena emanda. Hauek izango dira gaurtik aurrera eskuragarri dauden klubeko adar nagusiak, baina aurrerantzean gehiago ere izango da!

Aupa Pupu eta Lore! Gora Irrien Lagunen Kluba!

5 erantzun

  1. Leirek dio

    Aupi eta zorionak… eta eskerrikasko. Hiru ume dauzkat, eta irakaslea naz ere, eta benetan faltan bota izan dut hezkuntza (benetako hezkuntza, eta ez eskolakoa) konpartitzeko espazioak, eta guneak. Aukeratu dituzuen gaiak edo esparruak interesgarriak ikusten ditut oso, ea ez dan oso folklorikoa, batzutan iruditzen zai umeak “infantilizatu” egiten ditugula.

    Animatzeko eta eskertzeko idazten dut, eta sugerentzia bat egiteko ere: Gaur mantangorriko orria ikusi dot, eta hezkuntzako arloan gaudenez, eta osasuna ere zaindu nahi dugunez (ez mediku-osasuna, baizik eta benetakoa) gauzatxo bat ez zait egokia iruditu: biberoiaren eta txupetearen irudia. Nik uste dot bularraren irudia berrezkuratu beharko genukela, elikadura osasuntsua… eta askoz ere gehiago. (Hik hasiren ikastaro batetan Porrotxek aurkespena egin zuenean adierazi zuenez: BULARRA). Eskerrikasko, eta aurrera bolie
    Begirunez… eta maitekiro

  2. Garai eta Argiak dio

    Egunon! Oraintxe ikusi dugu aurkezpena eta arrunt interesgarria iruditu zaigu proiektua. Guk ere kide izan nahi dugu baina gure aitatxok ez du asmatzen edo bestela arazo teknikoak daude kide izateko izena ematea internet bitartez. Egin al daiteke kide internet bitartez? Eskerrik asko eta aurrera!!!

  3. uxue eta erik dio

    asko gustatzen zait

  4. pirritxek dio

    Aupa! irrienlagunak.com webgunean egin zaitezkete kide! Aupa irrien lagunak!

  5. Urek dio

    Kaixo!
    Ni ere egin naiz bazkide irrienlagunak.com webgunean. Oso polita eta entretenigarria da niretzat.
    Agur!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.