PIRATENEA etxearen ate-irekitzean izan gara gaurkoan katxiporretarrak.
Pirata txikiak ospitalean dauden bitartean, zaintzaileek arnasa hartzeko lekua izango dute Piratenean.
Aspanogik familia guztien toki partekatua eskainiko du aurrerantzean etxe goxo eta atsegin honetan.
Pailazook opari batzuk eraman dizkiegu PIRATENEAn egongo diren familiei atseginago egiteko euren egonaldia.
Aupa piratak, aupa ASPANOGI!

Erantzun bat

  1. Eunatek dio

    Aupaaa!! Ederto, arnasa hartzeko tokia izatea, burua eta gorputzak deskantsatzeko eta indarrak berpizteko primeran, ziur!!
    Behar-beharrezkoa familia askorentzat gainera, bestela nola antolatu hurrun biziz gero?
    Eskerrik asko egiten duzuen guztiagatik, ezinezkoa da adieraztea ematen duzuen laguntza, maitasuna, alaitasuna eta bizi-poza!!

    Ilargiraino eta bueltan maite zaituztegu,

    BeƱat, Haize, Alex eta Eunate – Markeltxu gure bihotzean

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.