Datorren apirilaren 28an, osteguna, Villabonako Gurea antzokian MUSIKA ARI DU ganbera kontzertua eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Xabier Zabala eta Euskadiko Orkestrako “Kaabestri” hari laukotearekin batera. 2 saio eskainiko dira, 17:30ean eta 19:00etan. Sarrerak: Amasa kafetegian apirilaren 8tik aurrera.

Algara eta jolasen bidez, bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonahi musika dagoela erakustea da asmoa kontzertu honen bidez. Musikak, soinuek eta melodiek inguratu egiten gaituztela, alegia. Ia ordubeteko saioan, jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak, musikaren erritmoan. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.