Gaur Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia proiektuaren ipuin sortaren azken 3 aleak aurkeztu ditugu Donostian:
– Lur eta Amets. Zazpi Kaleetako eskola
– Lur eta Amets. Ikastola armairu barruan
– Lur eta Amets. Martxa eta borroka

Lehenak XIX. mende amaierako Bilboren argazkia erakusten digu, abertzaletasunaren kontzientzia pizten ari den urteetako langileriaren bizimodua eta garaiko bidegabekeriak. Bigarrenak Frankismo garaiko Donostian ikastola nola martxan jarri zuten kontatzen du. Hirugarrenak, berriz, 80.hamarkadako bizipen gazi-gozoen berri ematen digu. Hiru istorio oso modu intesesgarrian kontatuak, Uxue Alberdi Estibaritzen hitzekin eta Patxi Pelaezen ilustrazioekin.
Aipatzekoa da Kontxita Beitia andereƱoaren testigantza, bertan izan baita, lehen pertsonan ikastolaren sorreraz hizketan.
Honela osatuz goaz Euskal Herriaren historiaren inguruan Elkar Argitaletxeak, Ikastolen Elkarteak eta Katxiporreta Kooperatibak abiatutako proiektua.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.