Pailazoak, urtero bezala,  elkartu gara Olentzero eta Mari Domingirekin hauei piska bat laguntzeko asmoz, lan handia baitute ilusioa eta irria partitzen! Paketeak prestatzen, opariak paperean bildu eta lazotxoa ipintzen laguntzen diegu, gau magikorako guztia prest izan dezaten. Iaz Porrotxek  lazoa opariari egin beharrean astoaren isatsari egin zion, eta astoa haserretu egin zen. Ez da harritzekoa! A ze lanak korapiloa askatzen! Aurtengoan Porrotx ez ote da despistatuko, katxiporreta! Gabonetan ere, pasa ongi, Mari Domingi! Gora irria!

5 erantzun

  1. iratik dio

    Kaixo:
    Guri ere ikastolara etorri zitzaigun olentzero baina maridomingin ez.Guk Olentzerori lagundu genion bere astoarekin menditik behera jaisten beno egia esan nik eta nire gelekide batek lagundu genion.
    Porrotx zu beti bezala despistatuta baina aurten ez egin korapiloa buztanean ostikada emango dizu eta astoak!!!!Eta pirritx eta marimotots zuek ere kontuz ibili porrotxen ondoan agian zeuei egingo dizue eta buruan lazoa !!!!!!!!!
    Ongi pasa maritomasa!!!!!

  2. Joxemarik dio

    Urteberri on sudur gorri zale guztiontzat!!

  3. Anek dio

    Zorionak Pirritx Pupu eta Lore eukitzea gatik eta irrien lagunak kluba zortzea gatik. Gora irrien lagunak kluba!aurrera eta zegi antzerki polit hoiekin Pirritx Porrotx eta Mari Motots mua-mua maite zaituztet. Agur bero bat.Ane ifi!

  4. Ilanek dio

    kaixo pirritx eta porrotx. zuen bideoak asko gustatu
    zaizkit zer egin bear dut zuek bezelako paiazo izateko zorionak pupu eta lore nei asko gustatu zaizkit oso lan asko ingo zenuten irrien lagunak kluba lortzeko. esan olentzeroi oparia ekarrtzeko nei a eta nere izena aztuzait esatea: ni ilane naiz barkatu aztu intzait pirritx porrotx eta mari motox mua-mua maite zaituztet agur bero bat ilane iufi

  5. ilargik dio

    kaixo Pirritx,Porrotx eta Marimotots urtero bezala URTE BERRI ON#

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.