Alex gure taldekidea jubilatu egin da. Ondo merezitako oporren aroa iritsi zaio. Hiru hamarkadaz oholtza gainean ikusi duzue, orain euskal mendien gailurretan egingo duzue berarekin topo. Jaxinto Bustiblai, Tantaka Jotanka, Toribioto Erregea, Tarrapatata pirata, Patatari Jauna, Nikasio, Petrol, Lagun txakurra, Eurolio, Txilipito, Joxepa Behia, Beltzane… Hamaika pertsonaiari eta animaliari eman diozu bizia, horiek agurtu eta zure paperean bizitzea dagokizu orain. Bejondeizula, Alex, txoko-marrubizko muxuak zuri!