Atzo Azpeitiko Antxieta etxeko eguneko zentroko kideak izan genituen Katxiporretako bulegoan bisitan. Urtero izaten ditugu gure artean ere Garate estudioan, diskoaren grabaketan. “Bizi-dantza”n haien parte hartze atsegina izan genuen eta atzo diskoa jasotzera etorri ziren. Ze poza! Zuek bezalako lagunek egiten gaituzte zoriontsu! Eskerrik asko eta laster arte, koadrila! Aupa Bizi-dantza! Gora Irri-dantza!

 ???  

?BIZIPOZAREN JAIA urriaren 5ean, BARAKALDOko San Bizente auzoan, ospatuko dugu. Pailazook “Irrien Lagunekin kantu eta dantza” saioa eskainiko dugu 11:00etan.
➡️SARRERAK SALGAI: https://ticket.kutxabank.es/bizipoza/public/janto/

Lagunak! BIZI DANTZA disko – liburu berria iritsi zaigu. Gure web-orriko dendan eskuragarri daukagu dagoeneko!

Azken CD-LIBURU BIKOITZA – BIZI DANTZA + IRRI DANTZA

Ira
02

Lagunak! Hemen gara, oporretatik bueltan, ikasturte berriari ekiteko prest!
?Gaur Zeberioko plazan izango gara 18:00etan MUSUA ?ikuskizunarekin!
Eta datozen asteetan, Antsoainen, Ororbian, Sopelan, Hernanin, Iurretan,… ikusi gure agendan: https://www.katxiporreta.eus/agenda/index.php  

Zatozte!

Orrialdeak denera: 52« Lehena...678910...203040...Azkena »