Elaia poz-pozik dago. Gabonetan opari berezi bat jaso du: Porrotxen peluka, sudur gorria eta eskuzorro zuriak. Honela, Porrotx-txiki izango da hemendik aurrera. Hona Amatxopistatxok bidalitako Mutrikuko Porrotx-txikiren argazkia! Eskerrik asko egunero zuekin gauzkazuelako, katxiporreta! Izarretaraino maite zaituztegu!
Urte berriarekin batera oparitxo bat bidali digu Errapel Castro lagunak. Zuekin partekatu nahi dugu, bai polita! Klikatu eta ikusi!… badugu zer ikasi!
Urtarrilaren 4an Ondarrun eskaini genuen Irrien Lagunak saioa, eta gurekin izan ziren oholtza gainean Ondarruko Senegaldarrak ere haien hizkuntzatan abesten, gure azken diskoan bezalaxe. Aupa Ondarruko lagunak!
Abenduak 27an 2 saio eskaini genituen Ordiziako Majori kiroldegian, gure azken diskoan parte hartu duten Idiazabalgo musika eskolako haurrekin batera, Goierriko eta Urruña-Ziburuko Ikastolek antolatuta. Irrien festa galanta ospatu genuen bertaratutako guztion artean.