“Gero eta gehiago kostatzen zaio Porrotx eta Joxe Mari bereiztea. Gero eta gehiago dira bat eta bakarra. Sudur gorririk gabe harrapatu dugu Hernanin, San Sebastian bezperan jokatzen den Tabernako Bertsolari Txapelketan parte hartu aurretik. Eta, orain, bertsolari? Harritzekoa da daukan energia, segur aski, birena biltzen duelako; Joxe Marirena eta Porrotxena.”

Hauek dira Amagoia Mujikak joan den urtarrilaren 22ko In Fraganti atalean idatzitako lehen lerroak, GAUR8.infon. Hausnarketa sakona, interesgarria eta polita, oso polita.

Eneko Olasagasti. ARGIAren argazkia

Eneko Olasagasti. ARGIAren argazkia

“Askori oso ezagunak, ezagunegiak egingo zaizkizue izenburuko –sentitu, pentsatu, egin– hiru aditz hauek orden horretan jarriak. Beste askori ezagunak baino aspergarriak ere bai. Barkatuko didazue, aita beranta izan naiz eta atzerapenez iritsi naiz Pirritx eta Porrotxen unibertsora…” Hiru aditzen konbinaketaz ari da Eneko Olasagasti zinema ekoizlea Argia astekarian, joan den urtarrilaren 17ko alean. Eskerrak ere eman dizkigu bere lerroetan! Eskerrik asko zuri, Eneko, hitzok zure egiteagatik!

Sentitu, pentsatu, ekin, denok elkarrekin!

Joan den urtarrilaren 8ko Berrian, Larrepetit atalean, honela mintzo da Fredi Paia, Jon Maiak abuelari idatzi, Xabier Zabalak musikatu eta pailazook ozen abesten dugun sebillanaz:

“Euskal hiztunen komutatea biluzik dago miseriatik ihes egin izan eta egiten duten kanpotar uriolen aurrean. Tresna gutxi daukagu, orain arte konplexudunen eta orain sentsibilitaterik gabekoen eskuetan.” Honen aurrean, praktika kultural enpatikoa proposatzen du Fredik, adibidetzat Abuela Maria Luisa kanta jarriz. Liluraturik utzi omen zuen, anaiak autoan jarri zionean: “Integrazio kulturalaren gaineko doktore tesia da niretzat. Kanpokoaren kulturarekiko begirune eta jakintzan oinarritutako iraganaren eta etorkizunaren arteko integrazio zubia. Jaurlaritzak sari bat eman beharko lioke, olibondo formaduna.”

Elaia poz-pozik dago. Gabonetan opari berezi bat jaso du: Porrotxen peluka, sudur gorria eta eskuzorro zuriak. Honela, Porrotx-txiki izango da hemendik aurrera. Hona Amatxopistatxok bidalitako Mutrikuko Porrotx-txikiren argazkia! Eskerrik asko egunero zuekin gauzkazuelako, katxiporreta! Izarretaraino maite zaituztegu!

Gora Mutrikuko pirata bihurriak!
Gora Mutrikuko pirata bihurriak!

Urte berriarekin batera oparitxo bat bidali digu Errapel Castro lagunak. Zuekin partekatu nahi dugu, bai polita! Klikatu eta ikusi!… badugu zer ikasi!

Hilabeteen izenak

Asteko egunak

Orrialdeak denera: 50« Lehena...102030...4445464748...Azkena »