Aretx, Maddi, Goiatz, Ekain, Irati eta Amaiur, Porrotxekin

Aretx, Maddi, Goiatz, Ekain, Irati eta Amaiur, Porrotxekin

Urtero saio berezia egiten dugu azaroa aldera, Etxerat elkarteak gonbidatuta, espetxea, dispertsioa eta hamaika trantze latz pairatzen dituzten haurrei eskainia,  Irritxoen Egunaren barne. Azkenekoan Irrien Lagunak emanaldiaren aurre-estreinua eskaini genuen Hernaniko Oihalume aretoan. Goikoa, Porrotxek Ondarruko Irrien Laguntxoekin ateratako argazkia da, duela egun batzu webean jaso duguna. Gora irriak!

Gustura aritu ginen Ibarran. Arg. HITZA

Gustura aritu ginen Ibarran. Arg. HITZA

Pirritx, bideo-konexioz. Arg. HITZA

Pirritx, bideo-konexioz. Arg. HITZA

Atzo, hilak 27, Ibarran izan ginen, Uzturpe Ikastolaren X. Kultur Astearen baitan. Jendetza bildu zen saioan. Honela kontatu dute Hitzako lagunek kronika: “Hollywood-eko izarrak bailiran agurtu zituzten Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Belabieta kiroldegian bildu ziren ehunka gaztetxoak. Irrien lagunak ikuskizun berria aurkeztu zuten, Uzturpe Ikastolaren X. Kultur Astearen harira antolaturiko ekitaldian. Pirritxek ezin izan zuen Ibarran egon atzokoan, baina hitzordura ez zuen faltatu, bideo konferentzia bidez jarri baitziren harremanetan berarekin.

Haurrak eta gurasoak gustura igaro zuten arratsaldea; emanaldian parte hartu zuten eta gogotik egin zuten barre pailazoen erokeriekin.”

Igandean, hilak 24, Oiartzungo Irrien Lagunekin izan ginen. Hona egun hartako irudi batzuk.

Saioa hasi zain, kiroldegian giroa bero-bero

Saioa hasi zain, kiroldegian giroa bero-bero

Saioko une bat

Saioko une bat

Porrotx triste, Joxepa behiak madalenak eman zizkiolako, baina...ez jatekoak!

Porrotx triste, Joxepa behiak madalenak eman zizkiolako, baina...ez jatekoak!

Xabier Zabala, taldeko musikari txintxurria

Xabier Zabala, taldeko musikari txintxurria

Porrotx eta Marimo, Seber Altube Ikastolako lagun kutxiflusekin

Porrotx eta Marimo, Seber Altube Ikastolako lagun kutxiflusekin

Pasa den igandean, hilak 24, 2 saio eskaini genituen Gernikan. 2400 irrizale elkartu ginen, giro ederrean. Eskerrik asko Seber Altube Ikastolako antolatzaileei eta gurekin kantu eta dantza aritu zineten pirata txintxurriei! Maite zaituztegu, katxiporreta!

Marimo, Xabier eta Idoia, Aldagelan prest

Marimo, Xabier eta Idoia, Aldagelan prest

Saioan goxo-goxo

Saioan goxo-goxo

Gure Marimo mari matraka

Gure Marimo mari matraka

Aupa Porrotx, zu beti gazte!

Aupa Porrotx, zu beti gazte!

Marimo pozik, lagunei kontutxoak esaten

Marimo pozik, lagunei kontutxoak esaten

Aupa Hitza! Lehen hitza beti euskaraz!

Aupa Hitza! Lehen hitza beti euskaraz!

Taldekideak, Andoaingo laguntxoekin kantu eta dantza. Argazkia,AIURRI.

Taldekideak Andoaingo laguntxoekin kantu eta dantza. Argazkia, AIURRI.

Joan den ostiralean, hilak 22, Aiurri Kultur Elkarteak antolatuta,  bi saio eskaini genituen Andoaingo Bastero antzokian. Bero-bero hasi ginen guztiok lehen kantutik. Eskualde horretan hurrengoa Urnietan izango da maiatzean, hura ere Aiurriren eskutik.

Aiurriko lagun maitagarriek argazki bilduma bat ipini dute, eta emanaldi haseraren bideotxo bat ere zintzilikatu dute aiurri.comen.

Pirritxek bideo-konexioz agurtu zituen Andoaingo lagunak. Arg. AIURRI.

Pirritxek bideo-konexioz agurtu zituen Andoaingo lagunak. Arg. AIURRI.

Bertaratu ziren hainbat eta hainbat irrien lagunen artean, Naiara,Uxue, Leire eta Naroak mezu polit bat bidali ziguten emailez. Superongi pasa zutela eta antzerkia superpila gustatu zitzaiela zioten bertan. Oholtzara ere igo ziren, gurekin dantzatzera.  Naiarak opari superkutxiflusa egin digu, marrazki dotorea. Markoa ere erosi omen dute logelan koadro berria zintzilikatzeko! Ostiralean jasotako hauts magikoak ere marrazkian itsatsi ditu. Begira ze polita!

Artista pinpirina: Naiara Udakiola, 5 urte.

Artista pinpirina: Naiara Udakiola, 5 urte.

Naiara,Uxue, Leire eta Naroa, Marimorekin.

Naiara,Uxue, Leire eta Naroa, Marimorekin...

...eta Porrotxekin

...eta Porrotxekin

Goxokizko muxuak Andoain eta inguruetako Irrien Lagun guztiei!

Urri, urri, urri, Aiurri bihurri!

Orrialdeak denera: 50« Lehena...102030...4344454647...50...Azkena »