Euskal Herriko ikastoletan Argitxo iratxoaren bisita izango dute gaur

Euskal Herriko ikastoletan Argitxo iratxoaren bisita izango dute gaur

Gaur, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna da. Festa bikoitza dute Nafarrek, Nafarroaren eguna ere badelako. Pailazo taldeak Irurtzunen ospatuko du egun berezia, Irrien Lagunak emanaldia eskainiz, bertaratutako lagunekin euskaraz irri, kantu eta dantza eginez.

Euskara gu guztion altxorra da, ez ezkutuko kobazuloren batean gordea, euskaldunok ezpainetan duguna baizik, elkarrekin partekatzeko, nik zuri eta zuk niri, muxua bezalaxe. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, haur eta gazte, aita-ama eta seme-alaba, guztiok saiatu behar dugu egunero euskaraz egiten, baita ongi ez dakienarekin ere, ziur aski guk uste baino gehiago entendituko baitu! Hitz egiozu euskaraz, opari bat egiozu!

Euskal Herriko hainbat ikastetxetan orotariko ospakizunak egingo dituzte. Ikastoletan, esaterako, Argitxoren bisita izango dute, gaur bere urtebetetzea baita! Hortaz, Zorionak, Argitxo! Iratxo txintxurri honek argi egiten dio euskarari, eta luzaro jarrai dezala honetan, ez da lan makala gero!

Gaurkoan Txan magoari hitz magikoak eskatuta, ozen esango dugu:

ARTXILA MURTXILA, EUSKARA SUSPERTU DADILA!

Helduentzat bada gaurko prentsan Euskararen egunaren  inguruko gogoetarik, hala nola: berria.info edo gara.net helbideetan.

Prentsaurrekoan bildutako ezagun eta ez hain ezagunok argi esan genuen: EUTSI GOIARI, ERRAMUN!

Prentsaurrekoan bildutako ezagun eta ez hain ezagunok argi esan genuen: EUTSI GOIARI, ERRAMUN!

Txaranga Eguna antolatu dute Tolosan abenduaren 20rako, Erramun Oiartzabal musikari eta saxofoilariaren errehabilitaziorako diru kutxa bat sortzeko asmoz. Erramun hemiplegiko geratu da irailaren erdialdera pairatutako garun ictus baten ondorioz. Jaso beharreko tratamenduen kostuei aurre egiteko eta Erramuni elkartasuna adierazteko festa eguna izango da 20koa:

12,00etatik aurrera herriko kaleak alaituko dituzte txarangek eta musika taldeek.

14,00etan txarangak Plaza Berrian bilduko dira eta  Zerkausian bazkari herrikoia egingo da.

Bazkariaren diru irabazia laguntza-kutxara bideratuko da. Tiketak salgai jarriko dituzte Tolosako, Errenteriko, Irungo, Donostiako eta Pasaiko hainbat tabernatan.

Informazio gehiago nahi izate aldera: 677 024 689 (Ixak)

Laguntza-kutxarako kontu korronte zb.ak: KUTXA GIPUZKOA: 21010022040127112951 / EUSKADIKO KUTXA: 30350026260261119578

AUPA ERRAMUN!

Zallako Irrien Lagunak

Zallako Irrien Lagunak

Zallan izan ginen igandean, azaroaren 29an. Ederki pasa genuen bertaratu ziren Irrien Lagunekin, katxiporreta!

Eskuak aurrera! Trikitixa, xa, xa!

Eskuak aurrera! Trikitixa, xa, xa!

Porrotx, zaleak zirikatzen

Porrotx, zaleak zirikatzen

Adi-adi

Adi-adi

Gora Bilboko Irrien Launak!

Gora Bilboko Irrien Lagunak!

Atzo, azaroak 30, gure azken lanak aurkeztu genituen Bilboko Kafe Antzokian: Piratak DVDa, ikuskizunaz gain, erreportaje interesgarriak dituena, etxeko pirata handi zein txikientzat. Irrien Lagunak CDa, hogeina ipuintxo eta abestiz osatua: ikasturteko hogei bizipen kontatu eta kantatu ditugu bertan. Maitasunez ikasutakoa ez dugu sekula ahaztuko. Izenburu bera du, Irrien Lagunak, gure IKUSKIZUN berriak. Aurtengoan zuzeneko musika ari gara eskaintzen, Xabier Zabalak eta Idoia Uraldek lagunduta.

Aurkezpenean izan ziren Bilboko Konpartsetako ordezkariak ere, abenduaren 26an Barakaldoko BECen ospatuko dugun Irrien Festa Mundialaren berri emateko.  Bilboko lagunez gain, Tolosako Bonberenea Txaranga, Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa, eta hamaika lagun kilikagarri izango dira pailazookin batera. 9200 sarrera salduta, agortuta dira jada.

Hau guztia Urretxindorra ikastolako ume txintxurriek lagunduta egin genuen. Eskerrik asko guztiei, kutxiflusak!

abenduak 26, BEC: Irrien Festa Mundiala

abenduak 26, BEC: Irrien Festa Mundiala

Eskoriatzako Irrien Lagunak

Eskoriatzako Irrien Lagunak

Kaixo, karapaixo!

Ederki pasa genuen larunbatean Eskoriatzako eta inguruetako lagunekin batera, kantu, irri eta dantza! Artean, ustekabea ere izan genuen: Elefante gizarajoa oholtzatik behera joan ez zitzaigun ba! Zaudete lasai, lagunok, ongi dago eta! Ubeldurak ditu gerri aldean, baina amona Josefinaren ukenduarekin berehala pasako zaio. Aupa elefantea! Honats, saioko irudi batzu.

Zaleak, iladan zain

Zaleak, iladan zain

Marimo eta Porrotx, kiroldegiko xerif kutxiflusarekin

Marimo eta Porrotx, kiroldegiko xerif kutxiflusarekin

Adi-adi, eszenatokira begira

Adi-adi, eszenatokira begira

Idoia Uralde eta Xabier Zabala, a ze bikote mundiala!

Idoia Uralde eta Xabier Zabala, a ze bikote mundiala!

Trikitixa-xa-xa!

Trikitixa-xa-xa!

Mendaroko Mari Motots

Mendaroko Mari Motots

Orrialdeak denera: 43« Lehena...102030...3940414243