Polita oso, Koldo Camposek urtarilak 19ko Garan kontraportadan pailazooi eskainitako Azken puntua zutabea: “Esa sonrisa que Pirritx, Porrotx, Mari Motots y el gran elenco que los acompaña nos brindan con su trabajo no tiene precio porque, entre todas las fiestas que podamos celebrar, ninguna más hermosa y necesaria que esa que, además de divertirnos, nos transmite valores, nos contagia entusiasmo, nos ayuda a crecer como seres humanos. Y un pueblo que es capaz de reír es un pueblo que tiene futuro.” Eskerrik asko! Gora Euskal Irria!
Hitz politak eskaini zizkigun Xabier Euzkitzek pasa den urtarrilaren 2an Noticias de Gipuzkoa egunkariko Ziritik zutabean: “Kantu zoragarriak, istorio landuak, gizarte eta elkartasun eredu aurrerakoi eta egokiak, giza-balio garrantzi-tsuak…hori guztia eta gehiago jasotzen dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi bakoitzean. Euskal Irria lurralde zabal eta erakargarria izatea lortu dute, eredu paregabea ezarri digute. Bejondeizuela!” Lerro hauek irakurrita irriz eta ilusioz jarraituko dugu lanean, katxiporreta! Eskerrik asko!
Bartzelonako euskaltegiko lagunek Maite Zaitut lip dub-a egin dute Maite Zaitut abestiarekin. Lip dub bat ikus-entzunezko mota bat da: kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek plano sekuentzialean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, eta abar.
Lip dub hau jendea euskaltegira anima dadin egin dute. Xumea baina polita, oso polita, katxiporreta! Zuek bai Irrien Lagunak! Gora Bartzelonako euskaldunak! Maite zaituztegu!
Anima’t! Vina a aprendre euskara amb nosaltres! Matrícula oberta fins al 23 de sepembre. Bartzelonako Euskal Etxea.
Gure Señeak Elkarteak gaixotasun arraroak edo urritasun larriak pairatzen dituzten haurrei eta familiei laguntzen die
Asteazkenean Derion izan ginen, Gure Señeak Elkarteak antolatutako emanaldian. Gure Señeak Elkartea irabazi-asmorik gabekoa da, gaixotasun arraroak edota urritasun larriak pairatzen dituzten haurren familiei laguntzeko sortua.
Irri, kantu eta dantza aritu ostean, afari goxoa ere eman ziguten. Ederki pasa genuen elkarrekin, katxiporreta! Eta beste behin ikasi genuen tristurak eta pozak goxoagoak direla elkarrekin konpartitzen ditugunean.
Bada elkartearen aldeko manifestu bat eta polita iruditu zaigu hemen leku egitea:
GURE SEÑEAK EKARTEAREN ALDEKO MANIFESTUA
AUKERA BATEN BILA
ELKARTASUNAK eta ITXAROPENAK batzen gaitu gaixotasun arraroak edota urritasun egoera bereziak pairatzen dituzten DERIOKO haurrei AUKERA bat eman asmoz manifestu hau sinatzen dugunok.
Gaixotasun arraro batekin edo urritasun egoera berezian bizitzea pisu handiko desafioa haur hauentzat eta familientzat. Gerlari nekaezinak dira, jasaten duten minetik ikasiz eta irakatsiz, eta eredu dira guztiontzat. Baina oraindik aurrera ez daude bakarrik.
Azpian sinatzen dugunok babesa ematen diogu GURE SEÑEAK Elkarteari, honek egindako lanak familia hauen errealitatea alda dezan, eta egunez egun gero eta pertsona, elkarte, profesional, ikerlari, enpresa eta administrazio gehiagok lan egin dezan norabide honetan, gure itxaropena egia bihurtzeko.
Haur hauen begietara begiratu eta haien irribarreaz kutsatu nahi dut. Haien geroaren alde egin nahi dut; bizitza luze eta duinaren alde, gaurdanik, izan ere “GAUR BETI DA ORAINDIK”.
Manifestu hau www.gureseneak.org helbidean topa dezakezue eta nahi izanez gero, sinatu eta haiei helarazi.
Getxoko Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, joan den asteartean, reetako Xake plazako karpapean izan ginen. Sekulako giroa sortu zen, 2500 lagun inguru batu ginelarik bi saiotan. Bide batez, horiek prestatzen lagundu duten elkarte zein norbanako guztiei eskerrak emateko aukerarik ez dute galdu nahi izan euskara elkarte getxoztarreko kideek: “UKTEST txalaparta elkartea, Lauaxeta AEK, Kukupraka ludoteka, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala, Getxoko Udala, Garazi, Maria, Maialen K., Kepa, Andrea, Irune, Peio, Maialen A., Ainhoa, Iñigo, Luzia, Karlos, Ziortza, Irantzu, Rozio, Iñaki eta Lander. Ezin izango genukeen hau guztia aurrera eraman zuen laguntza barik. Bihotzez, eskerrik asko!”. Pailazook ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Getxoko Irrien Lagun txintxurri guztiei! 2500 muxu zuei! |