Mar
26

Apirilaren 24an eta 25ean, II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalen, Hik Hasik antolatuta. Duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari ­jarraipena emateko, oraingoan, aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal ­Herriko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Jardunaldien antolaketan, hezkuntzako, aisialdiako, euskarako eta kulturako 12 eragile izan ditu bidelagun Hik Hasik.
Informazio gehiago:
http://www.hikhasi.eus/ikastaroak/50#topaketak

Super H gobernuz kanpo sortutako elkarte berri bat da. Bere helburu nagusiena, haurren gaixotasun arraro eta onkologikoen ikerkuntzan laguntzea da. Momentu honetan Biodonostia eta Bartzelonako San Juan de Dios ospitalarekin partekatzen ari da proiektu batzuk.
Elkarte berria denez eta jendeak ezagutu ahal izateko, martxoaren 28an Urnietako plazan festa antolatu du etxeko txikienentzat. Bertan bai goizez eta arratsaldez zenbait ekintza izango dira, hala nola, 1go Urnietako Mendi Lasterketa Txikia, Irrien lagunen puzgarriak, Porrotxen bisita, tailerrak, txokolatada…
Elkarrekin une polit bat igarotzeko aukera izango dugulakoan elkartasun festa polit honetara gonbidatzen zaituztegu. ANIMA ZAITEZTE!!!!!!

Gaur Lasarte-Oriako Korrikaren aurkezpen ekitaldian, lekukoa eman diegu Jalguneko lagunei pailazo tadearen kilometroa haiek egin dezaten, tipi-tapa, pausoka-pausoka. Gora Jalgune! Goazen denok korrika!

Joan den astean Etxebarrin izan ginen, Txo MikMak txikia saioa eskainiz. Gurekin, igerilekuan lehenik eta oholtza gainean gero, igeriketa sinkronizatuko taldeko kideak izan genituen. Gora karramarro alai eta bihurriak!

Martxoaren 7an, Tolosako Leidor Antzokian gure ikuskizunaren grabaketa egingo dugu. Bi saio eskainiko ditugu: 16:00etan eta 19:00etan. Zatoz mozorrotuta!

Orrialdeak denera: 50« Lehena...1020...2930313233...4050...Azkena »