Gaitz larria edo onkologikoa duten umeentzako eta ikerkuntzarako laguntza elkartea izenarekin sortu da SuperH. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek datorren larunbatean, apirilak 30, bere II. SuperH festa ospatuko du Urnietan. Mendi lasterketa, jolasak, puzgarriak,…eta hainbat sorpresa izango dira.

Ostiralean Amalurraren mundu eguna izan zen. Pailazook Gallartan ospatu genuen, eta amalurrari omen eginez jarraitu dugu asteburuan. Atzo Oñatin izan ginen Txantxiku ikastolak gonbidatuta bi saio eskainiz, eta gaur Lodosan izan gara, Nafarroa Oinezen kultura ekitaldien barne. Hartu, tenka, tira! Aupa Euskal Irria!IMG-20160424-WA0001IMG-20160424-WA0002

Haurtzaro ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko, Antton Kazabonen hitzei doinu alai eta jostaria eman die Xabier Solanok. Gaur Ereñozun izan gara Pelloren estudioan, ahotsak, irriak eta irrintziak sartzen. Goizpasa polita egin dugu lagunartean, txorizo pintxo eta guzti.
Argazkiak: Gaizka Peñafiel.

13063439_10154799321102782_5181715647012847565_o

Atzo Irurako ikastolan izan zen Pirritx goiza-pasa, LH2 ko haur eta irakasleek gonbidatuta. Elkarri sekretuak kontatu zizkioten, haurrek prestatutako galderei erantzun zien Pirritxek, eta ondoren magia saiotxoaren eta dantzaren txanda izan zen. Gustura ibili zen Pirritx bere sudur gorriarekin, Irurako sudurgorriekin batera.

IMAG2018

Atzo Leioako Betiko ikastolako lagunekin arratsalde-pasa ederra egin genuen bi saiotan. Sinple bezain tinko, aupa Betiko!IMG-20160416-WA0001

Orrialdeak denera: 52« Lehena...10...2021222324...304050...Azkena »