Baztan Ikastola Nafarroako Ikastolen Elkarteko 15 ikastolatako bat da, eta aldi berean, Baztango 15 herri-eskolen artean bat gehiago ere bai. Haien eraikinak publikoak dira, Udalarenak, eta nahiz diruz lagundu, aurrekontua gero eta murritzagoa da, eta ez dago ikastolaren beharrei aurre egiteko diru nahikorik.

Bi eraikin ditu Baztan Ikastolak, Haur Hezkuntzako ikasleak daude batean eta Lehen Hezkuntzakoak bertzean. Xumeak dira helburuak, egoerari lotuak:

  1. HAUR HEZKUNTZAKO ERAIKINA MOLDATZEA, sabaia konpontzea, zorua aldatzea eta isolamendua hobetzea: gelak ttipi gelditu dira, batez ere psikomotrizitate gela. Horretaz gain, parkeko zoruan moldaketak egin nahi dituzte. Lohiez betetzen da euria egiten duelarik eta arazo hori konpontzea xede dute.
  2. LEHEN HEZKUNTZAKO ERAIKINA HOBETZEA, patioa estaltzea eta isolamendua hobetzea: euria ari duelarik jostatzeko estalperik ez dute haurrek eta isolamendu gabezia nabarmena da eraikin osoan, hartara, Nafarroa Oinezen jasotako dirua patioan estalpea jartzeko eta leihoak aldatzeko erabiliko dute.

“HAMABORTZ, AMA BAT. 2015eko Nafarroa Oinez Baztan Ikastola mantentzeko eta hobetzeko ibiliko dugu. Gure AMA hizkuntza den eskuara bere kabian sentitzen den bilgunea bizirautea xede. Hizkuntzak osasuntsu edo sasoian aitzinet egiteko Baztan bezalako hizkuntza espazioa behar du, bera nagusi den esparruak behar ditu, geografikoa ez bertze erabilera eremu bati lotua ere, irakaskuntza kasu. Oztopoak oztopo, Baztan Ikastolan eskuara eta euskal kultura bizi daitezen ekinean segituko dugu. Pausoka, oinez, lan eginez, ametsak egia bihurtzea lortuko dugu.”

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=f0I4r9Dm1GE[/youtube]

Datorren igandean, urriaren 11ean Pausoka Elkartearen egun handia ospatuko da Urnietako San Juan Plazan. Orotariko ekintzez betetako egitarau oparoa antolatu dute, Pausokako haurrak proagonista direla. Porrotx eta Ane Pirata ere bertan izango dira. Tiketak aurrez eskura ditzakezue Urnietako BM dagoen plazako Betibeauty liburudendan.
Pausoka, ametsak betez!  ‪#‎unpasitoporpausoka‬

Pirritx gure txori lirain eta argiaren urtebetetze eguna ospatzen dugu gaur. Primaderak betez eta abenturak biziz, jarraitu ezazu gure bizitzak alaitzen. Ilargiraino eta buelta maite zaitugu. Porrotxek dioen moduan: “Itzali pastela eta jan kandela!”

Gaur Txo MikMak Txikia agurtu dugu Bizipozaren Jaian. Txistulariak, dultzainariak, tailerrak, puzgarriak, paellada erraldoia, batukada… Goizean goizetik jende mordoa lanean gaurko egitarau oparoan. Irrien Lagunak Gizartegintza osatzen duten elkarteak ere gurekin izan dira, haien egoeraren eta baloreen berri emanez. Gure txoko txikitik, mila-pila eskerrik asko gerturatu zareten guztioi, 5. urtez Bizipoza emateagatik! Maite zaituztegu, katxiporreta!

Euskal Herrian zehar “Txo, MikMak txikia”rekin ibili ostean, DVDa kaleratu dugu pailazook. Honen haria, ekitaldi berezi bat antolatu dugu gure herrian, Lasarte-Orian, datorren ostiralean 19:00etatik aurrera, Manuel Lekuona kultur etxean. Bertakoa den Jalgune elkarteari buruzko eta Albaola Itsas Faktoriaren inguruko ‘Zuhaitzetan itsasora goaz’ erreportajeen proiekzioa izango da lehenik, eta mahai-ingurua ostean. Lasarte-Oriako proiektua da bata, Euskal Herrikoa, bestea. Solasaldian parte hartuko dute Jalguneko begiraleek eta Jon Maiak. Bi proiektu, bi amets, nola erein eta nola egi bihur daitezkeen aztertuko eta ospatuko dugu.

Orrialdeak denera: 45« Lehena...10...1920212223...3040...Azkena »