Pasa den ostiralean aurkeztu zen Bizipozaren Jaia 2016!

Aurten Usurbilen ospatuko da irailaren 25ean, eta urtero bezala, pailazook bertan izango gara, Amalur ikuskizunarekin. Zatozte!

bizipozaren-jaiaren-prentsaurrekoa

Aurten Irrien Lagunak Gizartegintzaren Bizipozaren jaia Usurbilen ospatuko da irailaren 25ean. Gorde eguna zuen agendetan eta zatozte!

13882211_926696974107956_7987124542160322943_n

Atzo Bizkaian igaro genuen eguna. Muxikan goiza, Diman arratsaldea. Muxikan Onintza Enbeitak ilarrak eta babak biltzen erakutsi zigun. Negutegian belar txarrak kentzen ere bai, eta hori guztia irriz, bertsotan eta dantzan! Enbeita-Maguregitarrenean bezalaxe, ateak zabalik hartu gintuzten Diman ere. Eskolako haurrek gurekin egin zuten dantza, eta guztion artean ‘maite zaitut’ esan genion Tubiri, herri ekimenetan beti parte hartzeko eta laguntzeko prest dagoen lagunari, eta ‘maite zaitut’ esan genion denok elkarri, eguzkilorea ere eman zigutelarik opari. Nekatuta, baina pozarren bueltatu ginen etxera, txistuka.Onintzarekin

Atzo Oiartzungo Haurtzaro ikastolan izan ginen. Sekulako berotasunez eta alaitasunez hartu gintuzten bertako haur, gazte, irakasle, guraso, jangelako langile, garbitzaile etabarrek. Guztiek zituzten hitz goxoak eta irriak guretzat. Entsalada mistoa, kroketak eta xolomoa ere, itzel! Datorren ikasturtea 50.garrena du ikastolak, eta data borobil hau ospatzeko, besteren artean, kanta bat egin dute bertako irakasle diren Antton Kazabonek eta Xabi Solanok. Aurreko batean Ereñozun ahotsak sartu ostean, irudien txanda izan zen atzokoa. Bihotza eta sabela beteta, poz pozik egin genuen ikastolatik etxerako bidea, txikitan bezala. Bejondeizuela, Haurtzaro, haziko dira ametsak oparo!
Argazkia: Gaizka Peñafiel

Haurtzaro Ikastola- Arg. Gaizka Peñafiel

Orrialdeak denera: 51« Lehena...10...1819202122...304050...Azkena »