Gaur, urtarrilak 27, ostirala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Tipi-tapa, Korrika! saioarekin Orioko kiroldegian izango dira 17:30ean. Larunbatean Urretxuko frontoian IRRIBANDA saio bereziarekin 16:30ean eta 19:00etan. eta igandean berriz, Oiartzungo kiroldegian Tipi-tapa, Korrika! emanaldia eskainiko dute 17:00etan.
Beste aldetik, Pupu, Lore eta aitona Manolo Zallako Antzokian izango dira Haizearen herrira ikuskizunarekin arratsaldeko 17:30ean
Opor txiki batzuk hartu ondoren, indartuta gatoz!
Gaur, ostirala, urtarrilak 20, Ibarrako Kiroldegian izango gara 18:00etan (Sarrerak AGORTUTA!)
Larunbatean, urtarrilak 21, Andoaingo Bastero Kultur gunean 2 saio eskainiko ditugu 16:00etan eta 18:00etan (sarrerak salgai: https://tickets.kutxabank.es/ES/description/…)
eta igandean, urtarrilak 22, beste 2 saio, Irungo Amaia antzokian, 16:00etan eta 18:00etan (sarrerak salgai: https://tickets.kutxabank.es/ES/description/…)
Tipi-tapa, Korrika! disko-liburu berria, jada gure web-orriko dendan eskuragai!
CD-LIBURU BIKOITZA – TIPI-TAPA KORRIKA! – HAIZEAREN HERRIRA 2016
Gaur Josemari Agirretxe, Aiora Zulaika, Mertxe Rodriguez eta Xabier Zabala, arratsaldeko 16:00etan ETB 1eko Ahoz Aho saioan “Tipi-tapa, Korrika! – Haizearen herrira” diskoa eta “Tipi-tapa, Korrika!” ikuskizunaren berri emango dute. Ez galdu!
Lagunok! Laster gure ikuskizun berria oholtzaratuko dugu: Tipi-Tapa, Korrika! Estreinaldia Eibarko Unibertsitate antzokian azaroaren 12an eta 13an izango da eta egun bakoitzean bi saio eskainiko ditugu.
Sarrerak salgai: El Tio Palancas (Juan Gisasola, 8),Denetik (Urkizu, 1),Gozoki (Bidebarrieta, 30 behea) eta(Sostoa, 6)
Begiratu gure agendan!