Datorren larunbatean, maiatzak 19, goizeko 11:00etan, SORMENETIK egitasmoak antolatutako solasaldia egingo dute Aiora Zulaikak eta Joxe Mari Agirretxek, Tolosako Zerkausi azpian: “Herrigintza, irrigintza eta sormena euskaraz”
Gaur, apirilak 21, Campos Eliseos antzokian, Uribarriko Artxandape ikastolako BIZIPOZA taldea izan dugu gurekin kantu eta dantza!
Martxoaren 10ean Leidor Antzokian Tolosako Udalaren eta Katxiporretaren laguntzaz Bonberenea Gaztetxeak antolatuta BOROBILEAN ikuskizunaren bi saio eskainiko ditugu
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 16:00etan eta 18:30ean. Saioak bideoz grabatuko dira ondoren DVDan argitaratuko direnak. Etekinak Arabako Trebiñuko Konterrian kokatuta dagoen Argantzun ikastolarentzat izango dira. 2 saioetan, ikuskizunaren grabaketa egingo dugu eta MOZORROTUTA etortzeko gonbidatzen zaituztegu. Aurten pailazoon 30 urteko ibilbidean izandako pertsonaietaz janzteko proposatzen dizuegu. Animatu! Sarrerak salgai Leidor antzokian eta internet bidez: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=LE
Katxiporreta, Euskadiko Orkestrako Kaabestri hari laukotea eta Xabi Zabala musikaria, datorren otsailaren 23an eta 24ean Bilboko BBK aretoan izango dira MUSIKA ARI DU ikuskizuna eskaintzen.
Otsailaren 23an, ostirala, 17:30ean eta 19:30ean.
Otsailaren 24ean, larunbata,11:00etan eta 13:00etan
SARRERAK SALGAI: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.ph
Martxoaren 10ean TOLOSAko LEIDOR aretoan eskainiko diren emanaldien sarrerak gaur bertan jarriko dira SALGAI internet bidez goizeko 11:00etatik aurrera:
https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=LE
Leidorreko leihatilan ere eskuratu daitezke, bertako ordutegian.
?Egun horretan DVDrako ikuskizunaren grabaketa egingo da.