Atzo goizean FAMILIA MILAKOLORE proiektua aurkeztu genuen, MUSUA disko-liburuarekin batera kaleratu duguna, biak batean alegia. Familia milakolore diskoaren diseinua eta bertako Zebra kolorezalea abestiaren bideoklipa Txakur Gorria kolektiboak egin du: Ikusi ZEBRA KOLOREZALEA bideoklipa
15 urteren ostean, familia ereduen aniztasunaren lanketa egin dugu berriro elkar argitaletxearekin elkarlanean. Miren Amurizak idatzitako eta Julian Toquerok diseinatutako kartoizko ipuin bilduma duzue eskura, baita familien karta-jokoa ere. Ipuinak diskoan ere entzungai daude, FAMILIA MILAKOLORE abesti bildumarekin batera.
Atzo egun hunkigarria izan zen pailazoontzat. Goizean MUSUA disko-liburu berria aurkeztu genuen prentsaurrean eta arratsaldean BOROBILEAN azken saioa eskaini genuen, hau dena gure herrian, Lasarte-Orian.
Goizean, amets berri hau burutzen lagundu digutenak gure ondoan egon ziren: abestien hitzak egin dituen Leire Bilbao, musika egin duen Xabier Zabala Garcia ilustrazioak egin dituen Maite Mutuberria eta diskoa grabatu duen Garate Studioseko Kaki Arkarazo. Hauetaz gain, Irurtzungo Orritz Iskidi elkarteko joaldunek eta Lasarteko Xumela koruak aurkezpena girotu ziguten eder asko. Kalejira alaia egin genuen Lasarteko kaleetan zehar.
Arratsaldean berriz, BOROBILEAN saioan, Jalgune Elkarteako kideak, Ahobizi eta Belarriprest izan ziren gurekin oholtza gainean kantu eta dantzan.
Pailazook dagoeneko, mesanotxian jarri ditugu atzoko irudi hauek. Eskerrik asko denoi!
Maitasunean eta askatasunean bizi nahi dugulako…Gora Euskal Irria eta Mundukoloreak!
Ekainak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna
Iruñeko Udaletxeko balkoitik San Ferminetako txupinazoa botatzeko hautagaien artean oso gertu sentitzen ditugun bi talde daude: Chrysallis Euskal Herria eta Motxila 21 – Asociación Síndrome de Down de Navarra . Bata zein bestea lan ederra ari dira egiten “mundua guztiontzat izan dadin”. Biek merezi dute, bientzat gure bultzada! Biba zuek!❤
?
?
Iruñean erroldatua bazaude eta 16 urte edo gehiago baldin badituzu, ekainak 7tik 21arte hemen bozkatu dezakezu: http://www.pamplona.es/
Bihar, astearte gauean, 22:30etik aurrera, minbizia duten umeekin eta ume horien familiekin hitz egingo du Xabier Madariagak ‘Ur Handitan’ saioan.