MUSUA ikuskizunarekin non izango garen jakin nahi? Bisitatu KATXIPORRETAren agenda!
Zorionak eta mila pila esker bertsolari guztioi, filosofia tratatu bat, gure ametsak,… zortzi esalditan, errimatuta, koloretan marrazteagatik.
Eta oraingoan bereziki, besarkada bero bat zuri, Onintza! Muxikatik mundura kantari…??❤️???
Atzo goizean FAMILIA MILAKOLORE proiektua aurkeztu genuen, MUSUA disko-liburuarekin batera kaleratu duguna, biak batean alegia. Familia milakolore diskoaren diseinua eta bertako Zebra kolorezalea abestiaren bideoklipa Txakur Gorria kolektiboak egin du: Ikusi ZEBRA KOLOREZALEA bideoklipa
15 urteren ostean, familia ereduen aniztasunaren lanketa egin dugu berriro elkar argitaletxearekin elkarlanean. Miren Amurizak idatzitako eta Julian Toquerok diseinatutako kartoizko ipuin bilduma duzue eskura, baita familien karta-jokoa ere. Ipuinak diskoan ere entzungai daude, FAMILIA MILAKOLORE abesti bildumarekin batera.