35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarte erraldoia ere…Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!…eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!”

 

 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazook KUIKUI proiektua abiatu dugu.

“Zabaldu besoak, 

astindu hegoak… 

eta saltooooooo! “

Hegan egiteak urrutira ikusteko aukera paregabea eskaintzen du. Bizi ditugun arazo era gabeziak antzemateko, behar ditugun irtenbideak marrazteko, irriz, kantuz eta kolorez… 

 

PROIEKTUAREN OSAGAIAK:

 

– KUIKUI IPUIN-DISKOA 

Miren Amurizak idatzita, Irrimarrako Karmele Gorroñok eta Irene Iruretak ilustratuta, Xabier Zabalaren 12 abestiekin jantzita (5 grabatu berri) eta pailazoek kontatu eta kantatuta osatu dute elkarlanean CD-liburua.

Zer konta? Zer kanta?…”Munduak txorien kantuak eta herrien hizkuntzak behar dituela!”

Ipuinaren ahozko grabazioa eginda eta ilustrazioak animatuta ikusentzunezko formatua  ere osatuta, sareetan jada “Txoria nintzela” bideokliparekin  batera zabaldu berri dena. 

 

– KUIKUI IKUSKIZUNA

Estrenaldirako prest! 

“Hegan, urrutira begiratuta, hara non balea topatuko dugun sudurgorriok, plastikoz betea, Txo Mikmak indio txikiarekin eta pinguinoarekin batera hurbildu dena itsasertzera. 

Eta Tider migrantea, Baionarako bidean, Bidasoan, hontza mugalariaren laguntza aurkituko duena. 

Eta azkenik Ilargi baserritarra, bere oiloarekin datorrena. Margarita txitatzen ari den arraultzetik jaiotzear da txitakolorea, munduari oparituko dizkiona bere koloreak… 

– TXORIEN HABIA-KUTXA OPARI… 

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Txorien habia-kutxak oparituko dizkiegu pailazook herrietan   txorientzat eta euskararentzat, egunerokotasunean, habia goxoak sortzen dituzten taldeei. Honela, Aranzadiren Txoribox egitasmoa zabaltzea ere bada pailazoon xedea.

Yogurinha Borovak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bilboko 8 elkarterekin batera 7 bideoklip osatu dituzte 6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE! egitasmoaren baitan. www.6balore6kolore.eus webgunean dituzue ikusgai guztiak.

Amaren Intxaurrak kamiseta berriak salgai ditugu dagoeneko Katxiporreta dendan.

Aukeratu zurea!  https://www.katxiporreta.eus/denda/berria-amaren-intxaurrak-kamiseta

Heriotza gaia du ardatz AMAREN INTXAURRAK proiektuak. Haurrek eta familiek, eta orohar, (hezkuntza) komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere.

IPUINA: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean, Julio Soto bertsolariak idatzitakoa eta Maite Mutuberriak ilustratutakoa.

DISKOA: Ipuinaz gain, aurrez argitaratuak dauden 15 abesti jaso dituzte diskoan. Xabier Zabalak sortutako musikarekin eta hainbat sortzailek egindako hitzekin dago osatua.

Salgai ohiko liburu dendetan eta online.

 

Orrialdeak denera: 5212345...102030...Azkena »