Bilboko Udalak gurekiko duen jarrera baztertzailearen aurrean, Aratekoarengana jo genuen pailazook. Eta berak eman du ebazpena: Gure saioetan zein produktuetan ez da ageri inolako giza eskubideekiko gutxiespenik, aitzitik, baloreen trasmisioa eta hauekiko errespetua bilatzen eta bultzatzen da. Honez gain, ez da bidezkoa pailazoaren barruan dauden pertsonak baztertzea euren ideiengatik zein jarreragatik. Berri hau landu zuen gara.net -ek.
Hala eta guztiz ere, pailazook alkatea eta Bilboko Udaleko arduradun guztiak gonbidatu nahi ditugu BECen abenduaren 26an eskainiko dugun saiora, gertutik ikus dezaten, ziur baigara alkateak inoiz ez duela ez gure emanaldirik ikusi, ezta disko bat entzun ere, bestela ez gintuzke horrela mespretxatuko. Guk egina dugu hautua: Koloretako mundu baten alde jarraituko dugu lanean.
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2009ko abenduak 8
Kaixo pailaso mateak;
Ni Bilbon bizi naiz(lasartekoa naiz) eta oso triste jarri naiz alkatearen jarrerarekin. Ezagutzen dut eta ahal dudanean berarekin hitz egingo dut, ez bait dago eskubiderik.
Muxu haundi bat eta nik eta nire familiak (Iñaki senarra, eta semeak; Orreaga, Orhi Xabier eta Amaiurrrek) ilargiraino eta buelta maite zaituztegu. Ikusiko zaituztegu Usurbilen.
Miren Ikatzeta Zuriarrain
2009ko abenduak 8
Eskerrik asko, Miren eta familia!
Izarretaraino eta piribuelta maite zaituztegu, katxiporreta! Gora Bilboko pirata bihurriak!
2010ko irailak 6
kaixo pirritx eta porrotx gu amane 10 urteko neska eta oier nire lehengusu txikiak bueno 5 urtekoak au esan nahi dizuegu .oier:asko maite zaituztet muxuak beno ori zen dena laister idatzi aio azenaio agur txorizo plamplona katxiporreta.
2010ko irailak 6
zermoduz zaudete gu oso ondo eta aio azenaio