Kontratazioa: 943368404

Aitziber Ugartemendia

pailazoak@katxiporreta.eus

MUSIKA ARI DU
- GANBERA KONTZERTUA -

“Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelako produkzioa”

Helburu didaktikoa eta sinopsia

Algara eta jolasen bidez, bizitzako egoera guztietan, egunero eta nonahi musika dagoela erakustea da asmoa kontzertu honen bidez. Musikak, soinuek eta melodiek inguratu egiten gaituztela, alegia.

Ia ordubeteko saioan, jolasean eta kantuan arituko dira pailazoak, musikaren erritmoan. Jaiotzear den haurrari eta haur jaioberriari abestuko diote. Titia ere kantuz emango diote, puzkerrari doinua jarriko diete, abestuko diote astoari, urtaroei, euri tantari… Maite zaitut ere kantuz esango diote elkarri.

Partaideak:

  • PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
  • EUSKADIKO ORKESTRAKO HARI LAUKOTEA (KAABESTRI)
  • XABIER ZABALA (pianoa eta eskusoinua)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantuekin batera, musika klasikoko abestiak jotzen dituzte kontzertuan.

Programa:

  • Bolero (Maurice Ravel)
  • Amaren sabelean*
  • Puzkerraren asmakizuna *
  • Amaren sabelean*
  • Minuetto (J.S. Bach)
  • Iniminidad*
  • Astoa ikusi nuen *
  • Lau urtaroak (Antonio Vivaldi)
  • Euri tanta-musika *
  • Plink, Plank, Plunk (leroy Anderson)
  • Maite Zaitut*

*Xabier Zabalak eta Imanol Urbietak ondutako kantak, Joxan Ormazabalen eta Pirritx eta Porrotxen hitzak.

Kontratazioa: 943368404

Aitziber Ugartemendia

pailazoak@katxiporreta.eus