Baztan Ikastola Nafarroako Ikastolen Elkarteko 15 ikastolatako bat da, eta aldi berean, Baztango 15 herri-eskolen artean bat gehiago ere bai. Haien eraikinak publikoak dira, Udalarenak, eta nahiz diruz lagundu, aurrekontua gero eta murritzagoa da, eta ez dago ikastolaren beharrei aurre egiteko diru nahikorik.
Bi eraikin ditu Baztan Ikastolak, Haur Hezkuntzako ikasleak daude batean eta Lehen Hezkuntzakoak bertzean. Xumeak dira helburuak, egoerari lotuak:
“HAMABORTZ, AMA BAT. 2015eko Nafarroa Oinez Baztan Ikastola mantentzeko eta hobetzeko ibiliko dugu. Gure AMA hizkuntza den eskuara bere kabian sentitzen den bilgunea bizirautea xede. Hizkuntzak osasuntsu edo sasoian aitzinet egiteko Baztan bezalako hizkuntza espazioa behar du, bera nagusi den esparruak behar ditu, geografikoa ez bertze erabilera eremu bati lotua ere, irakaskuntza kasu. Oztopoak oztopo, Baztan Ikastolan eskuara eta euskal kultura bizi daitezen ekinean segituko dugu. Pausoka, oinez, lan eginez, ametsak egia bihurtzea lortuko dugu.”
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=f0I4r9Dm1GE[/youtube]
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.