Mezu honen bidez pailazoon AMALUR ikuskizun berria iragartzen duen posterra aurkeztera gatozkizue, emakume baserritarraren eguna den honetan hain juxtu. Izan ere, baserria landuko baitugu oholtzan datorren azarotik aurrera. Laister izango duzue honen berri.

Gaur emakume baserritarrari eman nahi diogu titularra, baserrian egiten duen lana aitortu. Emakumea ez da bakarrik sutondoan egoten, hala kontatzen bada ere. Kontatzen ez dena da ukuiluan, baratzean, sukaldean, haurraren sehaska kulunkatzen eta baserriko nagusienak zaintzen egiten duen lana. Denera iritsi behar du baserriko emakumeak, denak zaindu eta kontentatu behar ditu, bere burua deskuidatuz maiz.

Nahiz keinu txikiak sumatzen hasiak garen, emakume baserritarra ikusezina da legearen begietara eta bide malkartsua du parekidetasunerantz. Egoera horri buelta ematen hasiak dira azken urteotan emakume baserritarrek sortutako hainbat elkarte.

Nabarmena da baserria aldatzen ari dela, eta baserriko emakumeak aldaketa garaia baliatu nahi du lurrari buelta eman eta berdintasunaren hazia ereiteko, baserriaren mesedetan.

kartela Amalur - ok

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.