Uztailaren 14tik 27ra, kultur arloko hainbat ordezkarirekin batera, Palestinan izan zen Porrotx, bertako errealitatea hurbiletik ezagutu asmoz: Ezagutu, ezagututakoa maitatu eta era berean elkartasuna eskaini. Musikariak, bertsolariak, zinegileak, unibertsitateko irakasleak… guztiak arazoaren muinean murgilduak, herri bat sentitzera joanak. Bidaian,bilera eta hitzordu artean, leku egin zioten umoreari eta festari ere. Izan ere, palestinarrek pairatzen duten zapalkuntza eta errepresioaren aurrean, irribarrea baita bertara eraman daitekeen gauzarik politena.

Adinekoak eta haurrak harritu eta alaitu zituen Porrotxek erdi arabieraz egindako emanaldietan. Izan ere, haurrak mundu guztian berdintsuak baitira, eta sufritzera eta hain lotuta bizitzera ohitutako herri honek ere hori erakutsi die, familia kartzelan edo hila duten umeek jolasteko, amets egiteko eta irri egiteko gogoa dutela.

Honen inguruan gehiago jakiteko, sartu txintxarri aldizkarian eta irailaren 5eko Berrian.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.