Joan den ostiralean Albaolan egin genuen TXO, MIKMAKI TXIKIA ikuskizunaren estreinua. Iritsi zen duela urtebete josten hasi ginen bela haizatzeko unea. Izan ere, aurtengoan Albaola Itsas Faktoriako proiektua hartu baitugu lanerako oinarri, eta egur hotsa eta egur usaina darien kantuz, eta kresalaren freskotasuna duten dantzak, mezuak, irriak eta txantxak nahasten dituen saioa da emaitza. Urtero legez, lagunartean eta elkarlanean jorratu dugu, gure ametsak esna betetzen baitira lagunekin, sentituz, pentsatuz eta ekinez.
Ostiralean gurekin izan ziren Albaolako kideak, Fevas-eko lagunak, Irrien Lagunak Klubeko lagunak eta Oarsoko talde maitagarria ere. Eskerrik asko guztiei lehen itsasoratze honetan laguntzeagatik!
Datozen hilabeteetan Albaola herriz herri taularatuko dugu, egurrezko amets iraultzaile honen berri emanaz.
Itsasoratzeko unea dugu! Erria txikota! San Juan Baleontzia aurrera!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.