Atzo, hilak 27, Ibarran izan ginen, Uzturpe Ikastolaren X. Kultur Astearen baitan. Jendetza bildu zen saioan. Honela kontatu dute Hitzako lagunek kronika: “Hollywood-eko izarrak bailiran agurtu zituzten Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Belabieta kiroldegian bildu ziren ehunka gaztetxoak. Irrien lagunak ikuskizun berria aurkeztu zuten, Uzturpe Ikastolaren X. Kultur Astearen harira antolaturiko ekitaldian. Pirritxek ezin izan zuen Ibarran egon atzokoan, baina hitzordura ez zuen faltatu, bideo konferentzia bidez jarri baitziren harremanetan berarekin.
Haurrak eta gurasoak gustura igaro zuten arratsaldea; emanaldian parte hartu zuten eta gogotik egin zuten barre pailazoen erokeriekin.”
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.