Nara eta Nora, Marimo eta Maritriki

Nara eta Nora, Marimo eta Maritriki

Oreretatik bidalitako mezu superpolita jaso dugu emailean. Eskerrik asko, bene-benetan! Blogean ipini dugu, guztiek disfruta dezazuen. Honela kontatu digute Narak eta amatxo Norak:

“Parkeko lagun batzuk amatxori Marimotots deitzen diote (ileagatik eta irriagatik dela uste dut), eta berak Marimoren lehengusina dela esaten die: Maritriki, jijijiji! Eta hala ibiltzen gara, Maritrikik asmatutako istorioaz gozatzen… Bidalitako argazkitan Maritriki ere Mari Mototsez mozorroturik ageri da, jijijiji!

Marimoooo, inauterietan zurekin asko-asko akordatu gara. Gu ere txintxurriak garenez, aurten amatxori zure moduan jaztea bururatu zitzaion. Biak jantzi ginen zure antzera, argazkian ikus dezakezunez, jijijiji! Izugarri ongi pasa genuen etxean eta kalean abesten, dantzatzen eta jolasten. Milesker zure izaera on eta alaia hain modu goxoan emateagatik! Gainera, orain, jantzi polit hau dudalarik, askotan jazten dut etxekoekin jolasteko.

Aurrekoan izar bati Ximiko izena jarri genion… Ximiko goooxo eta bihurria. Oreretatik oso ongi ikusten da, baita Euskal Herriko, Kubako, Senegalgo┬á eta munduko edozein herrialde eta txokotik ere. Pila-pila maite zaituztegu! Ximikoraino joan eta bueltan maite zaituztegu!!! Lainoen gainetik ametsak daudenez, gauean hodeiek ikusten uzten ez badigute ere, Ximikon egingo dugu topo, beraz… gero arte!!! MuXuGoXua, Nara eta Nora”

Han goian dago Ximiko!

Han goian dago Ximiko!

2 erantzun

  1. Eguzkik dio

    A ze parea, karakola eta barea!!!
    Bartzelonatik, herrimina duen mutil honetatik,

    Muxu asko Noratxo eta Nara politak!

  2. Laxiak dio

    Hau da bikotea!!
    Argazki polita benetan, alaia, bizia, irribarra ahoan zintzilikatzen gaituena… eta bertako bi sorginak ikaragarriak!
    Jarraitu horrela gure bizitzak irrifarrez betetzen.
    Besarkada handi eta goxo bat Gasteiztik oiartzuar honen partez.
    PAAAA…

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.