Atzo Oiartzungo Haurtzaro ikastolan izan ginen. Sekulako berotasunez eta alaitasunez hartu gintuzten bertako haur, gazte, irakasle, guraso, jangelako langile, garbitzaile etabarrek. Guztiek zituzten hitz goxoak eta irriak guretzat. Entsalada mistoa, kroketak eta xolomoa ere, itzel! Datorren ikasturtea 50.garrena du ikastolak, eta data borobil hau ospatzeko, besteren artean, kanta bat egin dute bertako irakasle diren Antton Kazabonek eta Xabi Solanok. Aurreko batean Ereñozun ahotsak sartu ostean, irudien txanda izan zen atzokoa. Bihotza eta sabela beteta, poz pozik egin genuen ikastolatik etxerako bidea, txikitan bezala. Bejondeizuela, Haurtzaro, haziko dira ametsak oparo!
Argazkia: Gaizka Peñafiel

Haurtzaro Ikastola- Arg. Gaizka Peñafiel

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.