Aurreko larunbatean tolosako Leidorren izan ginen Mokolori egin zitzaion omenaldi hunkigarrian. Euskal herriko pailazo asko han bildu ginen merezitako agur beroa emateko eta senideei naiz lagunei gure elkartasuna adierazteko. Omenaldi bat zen arren, pailazo festa ere izan zen. Amestu genuen Mokolo bera ere pozik begira zegoela bere lagunen artetik. Guk behintzat bihotzean eramango dugu Mokolo pailazo maitagarria.
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2010ko apirilak 21
Kaixo lagunak, benetan ideia polita Mokolori merezi bezalako omenaldia egiteko denak taula gainean bildu izana. Izango ote dugu aukerarik Tolosara joaterik izan ez genuenok saio horretako irudiak ikusteko? izugarri gustatuko litzaidake eta seguru, baina seguru, nire alabari ere bai. Iratik oso atxegin baititu pailazoen saioak bere 2 urtetxo egin berrirekin, asko disfrutatzen du eta berari esker amatxo eta aitatxo ere erdi engatxatuta daude pailazoetara.
Agur bero bat guzti guztioi eta Mokolori bereziki, dagoen tokira, muxu potolo bat bidaltzen diogu.
Paaaaaaaaa!!!!!