LUR eta AMETS, EUSKAL HERRIAREN HISTORIA aurkeztu genuen atzo Donostiako San Telmon. Haur eta gaztetxoei zuzendutako proiektu hau entziklopedia bat baino askoz gehiago da. Katxiporretak, Elkar argitaletxeak eta ikastolen Elkarteak bat egin dugu abiatu den lan honetan. Gaztetxoei bideratutako ezagutza liburua eta atari digitala, txikiagoei bideratutako ipuinak eta familian aritzeko mahai jokoa argitaratu dugu oraingoz. Euskal Herriaren historialariek kontatua, euskal marrazkilariek marraztua eta euskal idazleen ipuinekin.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.