Hitz polit bat oparitu digu Josebak: Kilokotxo

Hitz polit bat oparitu digu Josebak: Kilokotxo

2010-02-28 — 2220.zenb.ko ARGIA astekarian Joseba Barandiaranek idatzia:

“Izenak eta hitzak nondik nora sortzen diren eta daramatzagun, beti iruditu zait gai deigarria.

Adibidez, pertsona izenen kasuan, Hegoaldean, nola erabaki behar izaten duen Euskaltzaindiak Joar bat edo Amets bat neska ala mutila (soilik!) izango den. Hitzen kasuan berriz, azkenaldian gehienak gailu teknologikoen bidez heltzen zaizkigu; izan DVD, Airbag, Ipod edo Software bezalakoak; baita “dei galduak” eurak ere, egungo zentzu ezagunean segapotoek (!) ekarri dizkigutenak. Baina ederragoak dira, nabarmen, Andu Lertxundiri “lurmendu” hitzaz edo “ojalietan egon” esamoldeaz irakurriak; edo, berrikiago, Piter Ansorenak “txutxupe” hitzaz azaldutakoak.

Bada, nago gure txikia hitz batez erditu berri ote den, hiru urte besterik ez dituela. Txoko honetan uzten dizuet opari: hitza “kilokotxo” da eta “maite zaitut eta maita nazazu” esan nahi du aldi berean; elkarrenganako maitasun aldarri galanta. Berez Porrotxen “baina nik mimotxoak behar ditut, Pirritx!” leunaren parekoa, baina laburretik. Hitz itzela. Kilokotxo.”

Erantzun bat

  1. Josik dio

    Aupa Pirritx, zer moduz doa tripotxa? Bai, badakit dagoeneko gogo handia izango duzula zure umetxoak magalean izateko, baina, zer demontre, handiek ere itxoiten ikasi egin behar dugu, ezta? Besarkada handi-mandi bat eta Josebak erakutsi digun hitza erabiliz… KILOKOTXO!!!
    Moa eta pa!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.