JOXE MARI AUZMENDI,
AGUR BAT, LAGUN HANDI.
Duela hogei urte, Hik Hasi ekimen pedagogikoaren eskutik ezagutu zintugun, eta jolasak euskaraz kantatuz elkarren lagun egin ginen, eta unerik gogorrenetan ere, bihotzean irria margotzen erakutsi zenigun. Hezkuntza komunitarioan aritua eta aditua zinen, komunitatearen paper hezitzaileaz jabetuta. Bizipoza, OinHerri, hezkuntza bidaiak topaketak, txangoak, emanaldiak, erakusketak… izerdiak, barreak eta malkoak partekatu ditugu elkarrekin. Ekintzaile nekaezina, ‘esan eta egin’ zen zure lema. Guretzat maisu handi, handi handia izan zara.
Zuk guri emandako ikaspena eta maitasuna besteei helaraztea da gure misioa, eta pozik beteko dugu, zu han nonbaitetik, Elvira Zipitriaren eta Imanol Urbietaren ondoan, guri begira zauden bitartean.
Muxurik goxoena zuri, katxiporreta!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.