Real Sociedad Fundazioa eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea zenbait hilabete daramate elkarlanean, hain zuzen ere pasa den ekainean ospaturiko Real Sociedad Fundazioaren Egunetik. Aurrera doan harremanaren hasiera izan zen, eta elkarlan akordio baten sinadurarekin jarraituko du, zenbait ekimen desberdin jasotzen dituena. Horietako bat “Itxaso Txuri-Urdina” da, argia larunbatean ikusiko duena Anoetako bideo markagailuan Osasunaren aurkako partidaren atarian.

“Itsaso Txuri-Urdina” lehen taldeko jokalariek eta nesken taldeko ordezkaritza batek abesten dute, eta baita beste artista ezagun batzuk, Amets Arzallus bertsolaria, Aiora Zulaika (Pirritx) eta Orfeoi Txikia, besteak beste.

Abestiaren CD-a datorren asteartean egongo da salgai Estadioko tabernetan eta Realeko bi denda ofizialetan. Ekimen berri honen detaile guztiak bihar ezagutaraziko dira Zubietan 11:30etan izango den prentsaurrekoan.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.