Pailazook Olentzerorekin batera estreinatu dugu Irrien Lagunak ikuskizuna, Iruñako Anaitasuna kiroldegian. Iruña aldeko herri eta auzoetako Olentzerozaleek eta pailazook antolatutako emanaldia, irrien festa mundiala bilakatu da, lagun bihurri eta kilikagarriak eta gonbidatu bereziak izan direlarik bertan.
Partehartzea helburu, pailazo zein zale, barre, kantu eta dantza aritu gara, disko berriko abesti batzuk, lehenagokoak eta herrikoiak tartekatuz. Maite zaitut! ozen kantatu diogu Olentzerori denon artean.
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.