Egilea: Irene Gorrotxategi, 6 urte

Marrazki superpolit hau Irenek egina da. Sei urte ditu. Atzo goizean Hendaian izan zen gure saioan, ama eta ahizparekin batera. Oso ongi pasa zuela eta emanaldia biziki gustatu zitzaiola esan zigun. Ireneren etxean gure lan guztiak jarraitzen dituzte: Bere anaia zaharrena txikia zenean Kintxo Barrilete, Plisti-Plasta, Baserrian… ikusten zituzten. ‘Ilargiaren sekretua’ filma ere buruz omen dakite! Hara ze hitz goxoak bidali dizkiguten emailera: “Eta, nola ez, Mari Motots, Eskerrik asko, Piratak eta oraingo Irrien lagunak oso gustukoak ditugu. Geroz eta hobeto egiten duzue! Zorionak! “Irrifar laranja bat margotu…” entzutean familia osoak abesten dugu. Mila esker zuen kantagatik.” Eskerrik asko zuei, Irene eta familia, zuekin batera bizi garelako! MUAK!


Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.