Aurrikuspen guztiak bete ziren atzo Lazkaon Bizipozaren Jaian.
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak antolatu du Bizipozaren Jaia Lazkaoko herritar eta eragileen laguntza paregabearekin. Bertan izan ziren Elkartearekin hitzarmena duten 22 elkartetik 19, euren informazio postuekin, tailer, jolas eta ikuskizunekin.
Goizean goiz harrera eman zitzaien elkarteen ordezkariei, Lazkaoko Udaletxeko pleno aretoan, alkatea, Azeri Andonegi, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” eta Larraitz Ugarte Ahaldunaren aurrean. Gehituren abesbatzak abestu eta Lazkaoko Oin Arin dantza taldeko lagunek aurreskua dantzatu zieten ordezkariei.
Egun osoko egitaraua osatu zuten, ikuskizun, tailer, joko eta gainerakoekin, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Sentitu, Pentsatu, Ekin” tarteko.
Eguraldia lagun, 5.000 irrizaletik gora gerturatu zen Lazkaora. 6.000 sarrera-zapi saldu, 900 bazkari, 800 talo, 300 bolondres, 100 litro txokolate, hamaika ekitaldi… zenbaki hauek garrantzitsuak dira, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearentzat, izan ere, Bizipozaren Jaiari esker, Elkarte guztien errealitatea gizarteari gerturatzeaz gain, etorkizunean lanean jarraitzeko diru iturri garrantzitsua ere badelako.
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak bihotzez eskertu nahi dizuegu Lazkaoko Udalari eta antolakuntzan parte hartu duzuen herritar eta eragileei, dohaintzan produktuak eman dituzuen enpresa pribatuei, bertaratu zareten gizartegintzako elkarte nahiz Irrizale guztiei, bai eta proiektua eta jaiaren berri ematen lagundu diguzuen hedabideei ere.
Gora Bizipoza, katxiporreta!
Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.
2013ko irailak 23
Eskerrikasko zuei bihotz bihotzez, gure seme-alaben ametsak betetzen laguntzeagatik, handiak zarete benetan!!!!!!
Maite zaituztegu!!!!!!!!