Familia ereduak etengabeko bilakaeran ari dira, bai Petra katuarena ere.

Familiak etengabeko bilakaeran ari dira, bai Petra katuarena ere.

Josu Imanol Unanuek familia ereduen aniztasunaz eta hauen bilakaeraz idatzi zuen Gaur8n. Pailazook azken urteotan hainbat elkarterekin elkarlanean landutako Familiak Milakolore proiektua aipatzen du bere gogoetan. Hona iruzkinaren mostratxo bat: “pailazo adimentsu batzuek aspaldi jarri zuten eredu berri batzuen jokoa, Porrotx eta bere lagunei esker, gure loba batek bere familiari buruzko lan bat egin zuenean ikastolarako, prest egon zen bere «lehengusina Petraren» argazkia gehitzeko, gero berak irribarretsu esan zuen modura: «Nik bakitaz nortzuk direzen neure familiakuek, eta Petrita, nahiz eta katue izan, zuen alaba eta neure lehengusinie da, ahal doten guztie egingo dot hori azaltzeko»”. Gure ingurua, guziona, asko aldatu denaz ohartarazten gaitu Josu Imanolek. Horretaz ohartzea eta garen modukoak garela onartzea guztion eskubideak defendatzea dela dio. Kontrakoa, aldiz, bakarrik geratzea.

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.