Eskualdeko euskararen aldeko festa izango da igandean, irailak 19, Añanan (Araba). 11:00etan hasiko da jaia, eskulangileen azokarekin. Ondoren, haurrentzako herri kirolak eta Porrotxen eta Txan magoaren ikuskizunak izango dira, baita bertsolariak ere. 14:15ean, Añana Kantuz jaialdia egingo dute txistulari, trikitia eta txalaparta doinuez lagunduta. Añako eskualdean urtero iraila aldean ospatzen dute euskararen jaialdi hau,Euskara Añanan Mingainean” eta urtero herriz aldatzen dute. Ikastolen jai erraldoiekin alderatuta erromeria xumeagoa da, baina familian euskaraz igande pasa egiteko beti ederra.  Primerako plana gertutik ikusteko.

3 erantzun

  1. maider,ruiz zabalak dio

    kaixo,jakin nai nuke san ferminetako dvda noiz argitaratuko den,eskerrikasko,

  2. pirritxek dio

    Aupa! Azken DVDa, Irrien Lagunak, ez da San Ferminen ingurukoa, egia da gure San Fermin festa partikularra ere grabatu genuela, baina irri, kantu eta dantza eginiko saioa eta hainbat erreportaje ere izango ditu, besteak beste: Senegaldarrak Euskal Herrian, Bide Heziketa, Ordiziako Musika Eskola, Atzegiko lagunekin grabaketan… Ikus dezakezunez, edukiz topera. Irailaren 25ean egingo dugu aurkezpena.

  3. Eugenik dio

    iraila 25ean irrie n lagunaak dvd-a kaleanegongo da?

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.