Durangoko azokak ateak itxi zituen atzo arratsaldeko 20:00etan. Ostegunetik iganderarte, bertan izan gara katxiporretarrok eta hainbat irudi jaso ditugu egunotan: Porrotxek eta Yogurinha Borovak “Bizidantzatik Sentipenak askatu”ra solasaldia eskaini zuten, Gorka Urbizuri eskerrak eman genizkion Iruñeko Nafarroa Arenan Riki Riki abestiarekin babesa emateagatik; pailazoen panpinak  garaiz iritsi ziren azokara; Lur eta Ametsen bisita izan genuen gure estandean; posterrak diskoak eta ipuinak sinatzen egon ginen eta bertan prestatutako photocallean azken argazkia atera genuen. Gurera inguratu zineten guztioi, MILA ESKER!

Eskerrik asko!

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.