Gure Señeak Elkarteak gaixotasun arraroak edo urritasun larriak pairatzen dituzten haurrei eta familiei laguntzen die

Gure Señeak Elkarteak gaixotasun arraroak edo urritasun larriak pairatzen dituzten haurrei eta familiei laguntzen die

Asteazkenean Derion izan ginen, Gure Señeak Elkarteak antolatutako emanaldian. Gure Señeak Elkartea irabazi-asmorik gabekoa da, gaixotasun arraroak edota urritasun larriak pairatzen dituzten haurren familiei laguntzeko sortua.

Irri, kantu eta dantza aritu ostean, afari goxoa ere eman ziguten. Ederki pasa genuen elkarrekin, katxiporreta! Eta beste behin ikasi genuen tristurak eta pozak goxoagoak direla elkarrekin konpartitzen ditugunean.

Bada elkartearen aldeko manifestu bat eta polita iruditu zaigu hemen leku egitea:

GURE SEÑEAK EKARTEAREN ALDEKO MANIFESTUA

AUKERA BATEN BILA

ELKARTASUNAK eta ITXAROPENAK batzen gaitu gaixotasun arraroak edota urritasun egoera bereziak pairatzen dituzten DERIOKO haurrei AUKERA bat eman asmoz manifestu hau sinatzen dugunok.

Gaixotasun arraro batekin edo urritasun egoera berezian bizitzea pisu handiko desafioa haur hauentzat eta familientzat. Gerlari nekaezinak dira, jasaten duten minetik ikasiz eta irakatsiz, eta eredu dira guztiontzat. Baina oraindik aurrera ez daude bakarrik.

Azpian sinatzen dugunok babesa ematen diogu GURE SEÑEAK Elkarteari, honek egindako lanak familia hauen errealitatea alda dezan, eta egunez egun gero eta pertsona, elkarte, profesional, ikerlari, enpresa eta administrazio gehiagok lan egin dezan norabide honetan, gure itxaropena egia bihurtzeko.

Haur hauen begietara begiratu eta haien irribarreaz kutsatu nahi dut. Haien geroaren alde egin nahi dut; bizitza luze eta duinaren alde, gaurdanik, izan ere “GAUR BETI DA ORAINDIK”.

Manifestu hau www.gureseneak.org helbidean topa dezakezue eta nahi izanez gero, sinatu eta haiei helarazi.

Elkarteko lagunekin dantzan

Elkarteko lagunekin dantzan


Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.