Bizipoza Jaia aurkeztu genuen Tolosan, izan ere bertan ospatuko baita aurtengoan, datorren irailaren 27an. Egitarau aberatsarekin dator aurten ere behar bereziak dituzten haurren eta familien elkarteen bilgune eta bozgorailu den Bizipoza Auzolanen jaia. Langintzan bidaide ditugu Tolosako Udala eta herriko hainbat eragile. Gure txoko txikitik eskerrak eman nahi dizkizuegu ttirriki-ttarraka festaren joskuntzan laguntzen ari zareten guztioi. Eman eta jaso, gora elkartasuna

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.