BEC irrizalez gainezka

BEC irrizalez gainezka

Joan den abenduaren 26a ez dugu berehalakoan ahaztuko, maitasunez bizitakoak bere lekua baitu gure gogo eta bihotzetan! Ia 10.000 pertsona elkartu ginen BECen euskaraz irri, kantu eta dantza eginez. Eskerrik asko asmo hau egi bihurtzen lagundu diguzuen guzti-guztiei, izarretaraino eta piribuelta maite zaituztegu, katxiporreta! Gora koloretako Euskal Irria!

Honen inguruan oso lerro politak idatzi zituen guraso batek Gara egunkarian.

Tolosako Bonberenea txaranga eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa ere, Irrien Lagun

Tolosako Bonberenea txaranga eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa ere, Irrien Lagun

 

Guztiak adi-adi

Guztiak adi-adi

Porrotx eta Mari Motots alai dantzan

Porrotx eta Mari Motots alai dantzan

TaldekideaK saltoka, hegan ia!

TaldekideaK saltoka, hegan ia!

Dantzan, umore onean

Dantzan, umore onean

Gora San Fermin!

Gora San Fermin!

Fabriketako esnea baino hobea dugu guk!

Fabriketako esnea baino hobea dugu guk!

Aupa, Abuela Maria Luisa!

Aupa, Abuela Maria Luisa!

Mari Motots andaluzarekin sevillana dantzatzen

Mari Motots andaluzarekin sevillana dantzatzen

Gora eskuak, gora irrizaleak!

Gora eskuak, gora irrizaleak!

Eskuak belaunetan!

Eskuak belaunetan!

Nahiz gabon gaueko nekea oraindik sumatu, Olentzero eta astoa ere BECen izan ziren, Pirritxek prestatutako oparia ekarri zuten

Nahiz gabon gaueko nekea oraindik sumatu, Olentzero eta astoa ere BECen izan ziren, Pirritxek prestatutako oparia ekarri zuten

Gora Bilboko Konpartsa Irrizaleak!

Gora Bilboko Konpartsa Irrizaleak!

Bilboko Konpartsak ere ekinean, oholtzan zein oholtzatik kanpo

Bilboko Konpartsak ere ekinean, oholtzan zein oholtzatik kanpo

Jade bikote kubatarra

Jade bikote kubatarra

Oholtza gainekoak amaituta, behean muxuen eta argazkien txanda

Oholtza gainekoak amaituta, behean muxuen eta argazkien txanda

Erantzun bat

  1. Patricia Arriagak dio

    Kaixo!

    2 urteko neskatxo baten amatxu bat naiz, eta zuetaz zuzenean gozatzeko aukera izan genituen lehenengo aldiz pasa den abenduaren 26an alaba eta biok. Eskertu nahi nizkizuke nire alaba Uxueren irriak, kantak, dantzak eta batez ere, zuek guztiok ikusterakoan ilusioz beterik izan zuen begirada hura. Ez dut irudi hori sekulan ahaztuko. Aita batek Gara egunkarian idatzitako eskutitz zoragarri hori irakurri berria dut eta berarekin zeharo bat nator.
    Eskerrik asko etorkizunari begira eskeintzen diguzuen kolorezko bide eder horrengatik. Segi aurrera, zuekin gaituzue!
    Pila pila Maite zaituztegu

    Patricia eta Uxue

Idatzi zure iruzkina!


Gune honek Gavatar erabiltzen du.
Azaltzen den iruditxoa aldatu nahi dezu? Hemen egin behar dezu.